Sunday, December 17, 2006

DIAGNOSTIKOA ETA TRATAMENDU GOIZTIARRA
Diagnostiko eta tratamendu goiztiarrra izateko familiarekin lankidetzan aritzeaz gain, irakaslea adi egon beharko da eskolako testuinguruan entzumen-proptesiak, betaurrekoak eta abar behar bezala erabiltzeko. Ikastetxean bazkaldu ondoren hortzak garbitzeko ohiturari eusten lagunduko dio. Egin beharreko aldizkako azterketa medikoetan familiak ezagutu dituen datu esanguratsuak ikastetxeak ikasleari buruz duen dokumentazioaren zati izango dira eta behin eta berriz eguneratu beharko dira. Belarrien, entzumenaren eta ikusmenaren azterketak urtero egin beharko dira. Zenbait datu arnasbideetako arazo gisa defini daitezke:
- Neska metilak gehiegi nekatzea.
- Lo egiteko postura txarrak hartzea ( Haur Hezkuntza).
- Siesta egiteko gogoa adieraztea siesta egiteko ohiturarik jada ez dagoenean.
- Jokaera aldaketak ( negatibismoa, gehiegi kontra egitea...)

Saturday, December 16, 2006

ARRAKASTA LORTZEA
Urritasun mentala duten ikasleen igurikapena porrota izan ohi da, bere bizitzan zehar porrt asko jaso dituelako, baita eskolatzeari ekin baino lehenago ere. Zerbaitetan arrakasta lortzen dutenean subjetuak arrakasta horren kausak kanpokoak, ez egonkorrak eta kontrolatu ezin direnak direla pentsatzen du. Baina, porrot egiten dutenean porrota barruko arazoei, egonkorrei eta kontrolatuei eragozten zaie. Badirudi beren buruarengan uste onak ez izateak eta ikasteko gogo bizirik ez izateak beren ikaskuntza-esperientziarekin baduela harremanik. Hona hemen babesik eza hori gerta ez dadin esku hartzeko jarraibideak eta irizpideak ( Sanchez, 1996):
- Arrakasta bere trebetasun eta ahaleginari eragoztea; barruko kasuei, trebetasunari eta ahaleginei adibidez ( gisa honetako hitzekin gogo bero dezakegu: bai ona zaren horretan eta gainera izugarri ahalegindu zara!).
- Porrota ahalegin ezari eragotzi, arreta gehiago izan dezaten.
- Zeregina ebazteko estrategia egokia ez izateari egoztea porrota. Beste bat bilatzen lagundu behar zaio edo bere ahalmenen arabera egokia den bat proposatu behar zaio.
Balorazio positibo hori orokortzeko aurrerapenen berri eman behar zaie eta ez beren ikaskideekiko dituzten desberdintasunen eta abarren berri bakarrik. Haurrari zeregin bat egiteko gauza dela sinistarazteko zeregin hori azpizereginetan edo pausoka bana daiteke eta horrela, pausu bakoitza arrakasta bat izango da, nahiz eta azkenengo emaitza hobetu daitekeena izan edo laguntza askorekin lortu.
Arrakastez "gozatzen" utzi behar zaie, erantzun ona ikusita ez diegu hurrengo pausora azkarregi pasarazi behar. Ikaskideei beren lorpena ezagutarazi behar zaizkie. Programatzerakoan esanguratsua eta beharrezkoa izan da edukien sekuentziazioa eta jardueren tenporalizazioa egokitzea, garatzen ari den trebetasunen arabera.


Friday, December 15, 2006

ARRETA ETA MOTIBAZIOA
Arreta eta motibazioa oso faktore garrantzitsuak dira ikasteko eta urritasun mentala duten pertsonek gutxitan izaten dituzte ezaugarri hauek. Ikaskuntzarako motibazioak duen garrantziari dagokionean, urritasun mentala duten pertsonek motibazio horri euts diezaioten, komenigarria izango litzateke berriz gogoratzea ondo egin dituzten zereginak komenigarria dela , beren buruarengan duten segurtasunarekin eusteko edo segurtasun hori hobetzeko. Gisa horretako proposamenak ondoko hauek dira:
- Irakatsitakoa motza izan beha da amaierataz gogoratu ahal daitezen.
- Dagoeneko menperatzen dituzten jarrerengatik abiatu behar dute, arrakasta zer den frogatzeko aukera izan dezaten.
- Asimilatu gabeko proposamenetan eta berriak direnetan eskeini behar dute beharrezko laguntza guztia.
- Aldizka errepikatu behar dituzte jarduerak ikaskuntzei eusten laguntzeko eta denboran finfatu ahal izateko.
- Egin dena baloratu behar dute eta ez egin ez dutena.
- Landutako edukiak inguru esanguratsuekin eta funtzionalekin, eta ez isolatutakoekin, lotu behar dituzte

BERMATU BEHAR DITUZTEN GAITASUNAK
Down sindromea duen pertsona baten ikaskuntza prozesua derrigorrezkoa eskolatze aldia baino luzeagoa izan ohi da, hezkuntza-sistemak beharrezko bitartekari guztiak eskaini behar ditu aldi horretan ikasle hauengan, eta besteetan, gaitasun berdinak garatzen saiatzeko ( nahiz eta sakontasun maila desberdina izan). Gurea bezalako kultura batean, sistema gazteak hau egin ahal izatea bermatzen dute:
- Familiako eguneroko bizitzan ohikoak diren, eta gizartean, moldatzeko beharrezkoak diren ahozko eta idatzizko mezu jakin batzuk ulertzea.
- Ordutegiaren kontzeptua, lanera garaiz irizteko, bisitak eta erosketak egiteko, zinera joateko... Ordutegi hori errespetatzeko beharra ulertzea.
- Etxeko ekonomiako hainbat alderdi ezagutzea.
- Gizarteko arau eta ohitura jakin batzu izatea: garbitasuna, hizketarako txanda saintzea, nola eskatu jakitea...


GARAPENERAKO LAGUNTZA JARRERA BATZUK
- Bitartekoak eta potentzialtasunak azpimarratu behar ditu eta ez mugapenak.
- Ez dugu gehiegi babestu behar eta ez du haur izateko joerarekin jarraitu behar.
- Akatsak egiten usteak ikaskuntza laguntzen du.
- Pertsona bere osotasunean hartu behar du eta ez defizitarekin bakarrik identifikatu.
- Eskuartzea indartuko duten denbora eta erritmoa errespetatu behar ditu eta ez du aurreratu behar.
- Ez du aurrez suposatu behar ulertzen ez duela.
- Komunikazio saiakera guztiak baloratu eta interpretatu behar dira.

HEZKUNTZA-PREMIAK ETA ESKUHARTZEA
Komenigarria da gogoraraztea edozein garunetan informazioa etengabe trukatzen ari diren milaka eta milaka neurona daudela, eta neurona horiek ez direla elementu estatikoak eta badutela plastizitate maila bat.
Garun guztiak guztiz garatu gabe daude jaiotzeko unean, nahiz eta daukagun neurona kopurua behin-betikoa izan. Zenbait alborazio eta kontaktu sinaptiko falta dira eta horiek gertatzeko inguruaren estimulazioa behar da. Beharrezkoa da haurra ahalik eta ondoen garatzea, lehenengo urteetan neuronen plastizitateari ahalik eta etekin handiagoa ateratzeko. Hori dela eta, ikusmenaren estimuluak egingo dizkiogu entzumenarenak okerrago antzematen baditu eta ikaskuntzarekiko jarrera ona izateko beharrezko laguntza eskaini behar zaie, horrela izaten duten apatia eta gehiegizko lasaitasuna gainditu ahal izango dute eta gehiago erreakzionatuko eta elkarreragingo dute.
Pertsona helduak kontuan izan behar du hasieran prozesua geldoa dela eta ez duela erreakzio handirik, baina honek ez du esan nahi gehiago garatu ezingo duenik.



TESTUINGURU ELKARRERAGILEAK
Giza horretako pertsonen izaeraren ezaugarrietako bat honako hau dela diote: setakeria, temakeria, burugogorkeria, malgutasun eza, aldaketen aurkakoa izatea... Baina interesgarria izan liteke jarrera horiek testuinguru elkarreragile baten ondorio gisa aztertzea, honakoa kontutan izanik:
- Giza jokaera gehienak ikasi egiten dira, gehienbat imitazioen bidez.
- Irakasten bazaie ikasi egiten dute, beste izaki guztiak bezala, nahiz eta zailtasun handiagoak izango dituzten.
- Neska mutil guztiek dute ikasteko gogoa; gogo horiek desagertzera joko dute irakasten zaiena beraientzat esanguratzua ez bada.
- Indartzen diren joerek estabilizatzera jotzen dute.
- Gehiegi babesteak norbanakoaren jarduera kikiltzen du.


Tuesday, December 12, 2006

DIAGNOSTIKO EZBERDINEN PORTZENTAIAK





EZAUGARRIAK
- 700 pertsonetatik batek du down sindromea. Maiztasuna reagotu egiten da adin maternoan, eta are eta kasu gehiago 35 urte baino gehiagoko emakumeekin. Bainakasuen herena adin horretara heldu ez diren emakumeetan ere ematen da.
- Atzerapen mentala gehien pairatzen duten arazotariko bat da.
- Bihotzeko arazoak.
- Hesteetako anomaliak.
- Leuzemia.
- Infekzioak maiz hartzea.
- Laugarren hamarkadan Alzheimerra ere izan dezakete.
- Aurpegiera berezia.
- Ezaugarri guzti hauek ez dira sindrome hau duten pertsona guztietan ematen. Guztietan ematen den gauza bakarra hipotonia neonatala deritzona da.

Friday, December 08, 2006



Down Sindromearen Etiologia
Sindrome hau etiologia edo jatorri ezaguna duten anomalien arteko ohikoena da, baita atzerapen mentalaren kausa nagusia ere. Sindrome honen kausa 21.kromosoma-parean aparteko kromosoma bat edukitzeada. Giza gorputzeko zelulek 46 kromosoma dituzte, 23 paretetan banaturik ( horietako 22ri autosomak edo kromosoma arruntak deitzen zaie eta pare batek sexuari lotutakoak ditu, XY edo XX gizona edo emakumea izan). Down sindromea duten pertsonek 47 kromosoma dituzte eta kromosoma gehigarri hori 21.paretean egon ohi da. Geneak arruntak dira, baina kopurua gehiegizkoa da. Ez dago garunaren garapenari eusteko egin beharretan esku hartzen ez duten geneak dituen kromosomarik.


Wednesday, November 08, 2006

Down sindromea eskolan


Blog hau Down Sindromeari buruzkoa egitea pentsatu dut. Ume ezberdinak daude eta bakoitzaren beharrizanak betetzeko hezkuntza premia ezberdinak egongo dira. Kasu honetan down sindromea duten umeak nolako hezkuntza premia duten aztertuko dugu, horrela ume hauek hobeto ezagutuko ditugu. Beraz blog honetan sindrome honen ezaugarriak, garunaren funtzionamendua, hezkuntza premiak...-ei buruzko datuak azalduko dira. Helburua sindrome hau duten umeak hobeto ulertzea izango da.

Aurkezpena


Kaixo:
Arrate dut izena eta 20 urte ditut. Sopelanan bizi naiz, Bizkaian. Nire burua deskribatzea oso zaila egiten zait. Neska alaia naiz eta umore onekoa, nahiz eta batzuetan umore txarra daukadan. Hondartza etxetik oso hurbil daukat eta betidanik gustatu izan zait horra joatea. Bidaiak egitea asko gustatzen zaidan gauza bat da eta ahal dudan guztietan bidaiak egiten saiatzen naiz. Lagunak ere oso garrantzitsuak dira nire bizitzan eta hauekin egotea, bai kalean, bai festa batean asko gustatzen zait.
Magisteritza ikasten nabil, Lehen- Hezkuntza espezialitatean. Nire hirugarren eta azken urtea da, nahiz eta beste espezialitateren bat egitea gustatuko litzaidake. Irakasgai hau "Hezkuntzari aplikatutako teknologia berriak" du izena, blog bat sortzea eskatu digu eta horretan dihardugu.
Espero dut blog hau guztien gustokoa izatea.


This page is powered by Blogger. Isn't yours?




Google








Creative Commons License
lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.


patrocinado por: <a href="http://www.contadorweb.net">contadores gratis</a> <a href="http://www.wikiad.com.ar">avisos</a> <a href="http://www.imitable.com">juegos online</a>
relojes web gratis


contadoresavisosanuncios clasificadosjuegoscontador de visitasfotos gratis